XXXI. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, otsailak 5, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar, otsailak 6, goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean. XXXI. dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta esplotazioa izango du lelo.
Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. 34 konpainien, 33 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
Kopuruei dagokienez, ikuskizun asko (%70) estreinaldiak izango dira.
Diziplinen alorrean, % 41a dantza izango da, beste % 38a antzerkia, lau zirku ikuskizun (%12) eta diziplina anitzeko beste hiru (%9).
Atzerriko konpainiak Italia, Argentina, Errusia, Alemania, Austria, Suitza, Uruguai eta Kolonbiatik datoz.