dFERIAri buruz
dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Feria, urtero martxoan antolatzen da eta hitzordu saihetsezina eta erreferentea da arte eszenikoetako profesionalentzat. 1988tik Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak bultzatutako feria honek kalitate artistikoaren aldeko apustu garbia egiten du antzerki eta dantza ikuskizunak aukeratzerakoan.
Espainiako Estatuko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundearen (COFAE) barruan dagoen feria garaikidea, berritzailea, konprometitua eta askotarikoa da, eta Latinoamerika eta Europako merkatuan sendotzen jarraitzen du. Aldi berean, sektoreko eragileen arteko topaketarako plataforma ezin hobea da, eta bertan esperientziak trukatzeko eta kontratazio artistikoak sustatzeko aukera ugari bideratzen dira. Arte eszenikoen merkatua dinamizatzeko asmoz, eragileak elkar harremanetan jarriz, eta berrikuntza eskainiz, zuzenean edo zeharka, negozio-zifra garrantzitsua eragiten du.
DFERIAk urtero gai bat du oinarri, ikuskizunen eta jarduera osagarrien ardatz bihurtzen dena.
Non egiten da?
Victoria Eugenia Antzokia 1912an inauguratu zuten. Horrela, Donostiak bigarren antzoki bat gehitu zion hiriko antzokirik zaharrenari: Antzoki Zaharrari. Orduz geroztik, Victoria Eugenia izan da Donostiako agertoki nagusia, hirian egindako kultur ekitaldirik garrantzitsuenak bertan antolatu dira eta. 888 besaulkiko edukierarekin, Victoria Eugenia Antzokia da Azokaren egoitza nagusia eta azokaren espaziorik enblematikoena.
Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, 2001 eta 2007 urteen artean antzokian egindako eraberritze integralaren ondoren sortu zen. Klub aretoa zirkuluerdi formakoa da, besaulki patioaren azpian dago eta ekipamendu ezin hobea du ikuskizunak, aurkezpenak eta formatu txikiko ekitaldiak antolatzeko. Badu kanpo sarbide propio bat eta kafetegiarekin dago komunikatuta. Edukiera: eseritako plazak 120 eta zutikako plazak, 180.
Victoria Eugenia Antzokiak badu dantza-areto bat, 80 lagunentzako edukiera du, prestakuntza-saioak eta masterclass ekitaldiak antolatzen dira bertan, eta Azokako ikuskizunetako askoren eszenatoki izan da.
1850ean inauguratua, Antzoki Zaharra da hiriko antzokirik zaharrena. 500 lagunentzat lekua du. Gaur egun, zinema eta antzerkia tartekatzen ditu bere programazioan. Arte eszenikoei dagokienez, neguko programa erregularra eta udako programazio komertziala nabarmentzen dira. Programazio erregularraren barruan, ospe handiko konpainiak eta horren konbentzionalak ez diren proposamenak tartekatzen dira, Euskal Herriko antzerki konpainien ekoizpenak erakusteko ahaleginarekin batera, bereziki. Haurrentzako antzerki programazioa ere badu. Udako denboraldian, Antzoki Zaharra dute jomuga antzerki zirkuituan dabiltzan konpainiarik garrantzitsuenek.
Lugaritz Kultur Etxea 1993an inauguratu zen, eta hirian espazio eszeniko bat izan zuen lehen kultur etxea izan da. Imanol Larzabal aretoaren edukiera 240 eserlekukoa da. Formatu txikiko antzerki eta musika jardueran espezializatuta dago, baita haurrentzako antzerkian ere, batez ere euskaraz.
Egia Kultur Etxea 1998an inauguratutako espazio eszeniko moderno bat da. Aretoak ‘Gazteszena’ du izena ('eszena' eta 'gazte' euskal hitzen elkarketa da), eta askotariko adierazpen eszenikoak errazten dituen erabilera anitzeko aretoa da. Edukiera: eseritakoen plazak, 255; zutikako plazak, 700. Bere antzerki programazioan ikuskizun abangoardistenen aldeko apustua egiten du bereziki. Dantza garaikideko programazioagatik eta diziplina anitzeko proposamen berriengatik nabarmentzen da. Gainera, Egia kultur etxeko antzerki programazioa, batez ere euskaraz, erreferente bihurtu da hiri osorako.
2011n inauguratua, Intxaurrondo auzoan dago eta sare publikoaren barruan sartu den azken espazio eszenikoa izan da. Gaur egun musika-kontzertuak programatzen ditu gehienbat, batez ere Dkluba zirkuituan, eta haurrentzako antzerkiaren alde ere egiten du, batez ere euskaraz. Edukiera zutik: 500 lagun arte.
Erraz egokitu daitekeen espazio dinamiko eta eroso bat da, egunero aldatzen diren proiektuekin eta diziplina anitzeko erakusketa-gune batekin, erakusteko zerbait interesgarria dutenek ikusgai jar dezaten bertan. Normalean, dFERIAren inaugurazio eta ongietorri ekitaldia bertan antolatzen da. Edukiera: 100 pertsona inguru.
Erabilera anitzeko espazio honek jatorrizko eraikinaren ezaugarriei atxiki die, garai bateko tabako fabrikako lau patioetako baten azalera hartzen baitu. 600 metro koadroko espazio garden eta estali bat da, ikuskizun eszenikoetarako 400 besaulkiko edukiera duena.
Nola parte har dezaket profesional gisa?
dFERIAra profesional gisa etortzeko, edizio bakoitzean, urtarril eta otsail bitartean, webgune honen bidez aktibatzen den inprimakia bete behar da.
Izena ematerakoan kontuan hartu beharreko alderdiak:
- Irakurri arretaz edizio bakoitzean izena emateko oinarriak.
- Azoka hasi baino 4-8 aste lehenago ireki ohi den izen emate profesionalen inprimakia bete ezazu. Inprimakian ematen duzun informazioaren parte bat bertaratuen zerrendetan sartuko da, eta profesional akreditatu guztiekin partekatuko da.
- Zure akreditazio eskabidea behar bezala jaso bada, posta elektroniko automatiko bat jasoko duzu, izena ematean sartutako informazio guztiarekin.
- Izena emateko epea amaitu ondoren, eskabide guztiak aztertu eta egiaztatuko dira, gure programazio profilarekin bat datozen lan ildoak dituzten profesionalak onartzeko, betiere, tipologia ezberdinak (programatzaileak, azokak eta jaialdiak, banatzaileak, konpainiak, komunikabideak, eta abar) modu orekatuan akreditatzen saiatuz.
Kontuan izan akreditazio kopurua mugatua dela (500- 600 pertsona inguru). Zure eskaera onartu den ala ez jakinaraziko zaizu mezu elektroniko baten bidez. Zure akreditazioa onartzen bada, jakinarazpen hauek jasoko dituzu:
- Berrespen mezu elektroniko bat, zure eskaerari buruzko informazioarekin eta izena ematean sartu zenituen datuekin. Zuzendu beharreko daturen bat aurkitzen baduzu, idatz iezaguzu
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. - Zure eskaerak ostatuarekin edo izen emate kuotarekin lotura duen zenbatekoren bat barne hartzen badu, gogoratu ordainketa hori egin behar duzula eta jarraian ordainagiria bidali behar diguzula. Egiaztagiri hori jaso ezean, zure akreditazioa atzera botako da edota zure ostatu erreserba beste pertsona bati utziko zaio.
- Behin akreditazioa berretsita, dFERIAko Eremu Profesionalean sartzeko datuak jasoko dituzu feria hasi baino aste 1 edo 2 lehenago.
- Feria hasi aurretik, azokari buruzko informazio erabilgarria jasoko duzu (akreditazioa non jaso, otorduak non egin, etab.). Beste edozein informazio behar baduzu edo zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Kontuan hartu izena emateko epea urtean behin bakarrik irekitzen dela.
Zer lortuko dut nire akreditazioarekin?
Akreditazioaren bidez honakoak lortuko dituzu:
- dFERIAren Eremu Profesionalera sarbidea, eta bertan aurkituko dituzu izen emandako profesionalen zerrenda, ikuskizunetarako sarrerak erreserbatzeko inprimakia eta feriari buruzko interes orokorreko informazioa.
- Ikuskizun guztietarako sarbidea, betiere, edukieraren arabera eta lehentasunen hurrenkera honi jarraituz: programatzaileak, azokak eta jaialdiak, banatzaileak, beste batzuk, prentsa eta antzerki konpainiak.
- Jarduera profesionaletarako sarbidea
- Egunean otordu bat dFERIAk aukeratutako jatetxeetan.
Akreditazioak Okendo plazako elkargunean jaso behar dira, dFERIA hasi aurreko igande arratsaldetik aurrera eta Feriak iraungo duen lau egunetan. Beste premia batzuk izanez gero, jarri harremanetan feriako lan taldearekin.
Nola parte har dezaket ikuskizun batekin?
Ferian ikuskizun batekin parte hartzeko, beharrezkoa da proposamen artistikoa webgune honen bidez bidaltzea, konpainientzako izen emateen atala erabiliz, hura indarrean jartzen denean (uda partean izan ohi da).
Behin deialdia itxita, talde artistikoak jasotako material guztia aztertuko du eta 30 ikuskizun aukeratuko ditu.
dFERIAren programazio ildo nagusiak honako hauek dira: gazte zein helduei zuzendutako diziplina eszeniko guztietako (antzerkia, dantza, zirkua, performancea...) abangoardiako ikuskizun sortu berriak, formatu txiki, ertain eta handikoak, eta bereziki, dramaturgia interesa dutenak eta sortze lan garaikideak direnak.
Deialdi artistikoan parte hartzen baduzu, jakinarazpen elektroniko bat jasoko duzu, zure proposamena hautatua izan den ala ez esanez.
Lan taldea eta kontaktua
Zuzendaritza artistikoa
Zuzendaria: Norka Chiapusso
Kudeaketa eta produkzio arduraduna: Iñaki Salaberria
Kudeaketarako eta produkziorako laguntza: María José Irisarri
Talde artistikoa
Norka Chiapusso, Iñaki Salaberria, Nando Piñeiro, Lorenzo Pappagallo
Kudeaketa taldea
Iñaki Salaberria, Koldo Domán, María José Irisarri, Idoia Montero, Ane Zufiaurre
Komunikazioa
Zuzendaria: Jaione Askasibar
Prentsa burua: Maria Huegun
Lan taldea: Idoia Elso
Producción
Zuzendaritza: José Ignacio Abanda
Koordinazioa: César Hernández
Zuzendaritza teknikoa: Sergio López
Harremanetarako
dFERIA
Victoria Eugenia Antzokia
Erregina Erregeordea 8, 4. - 20004 Donostia
Tel: 943 483860
Komunikazioa:
Profesionalak:
Konpainiak/Kontratazioa:
Historia
Lehen fasea (1988 - 1991)
Feria lehen lau urteetan, hain zuzen 1988 eta 1991 artean, neguan egin zen; urtarrila amaiera eta otsaila hasiera artean. Hasierako urte haietan egindako lanaren eta bigarren etapa batean egindakoaren artean desberdintasunak badiren arren, hasierako Feriaren espirituari eutsi zitzaion ondoren. Alde batetik, hastapenetatik merkatu berriak irekitzeko eta Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean egindako ikuskizun profesionalak sustatzeko lan egin da. Bestetik, hiriak eta hiritarrek feria bertatik bertara ezagutzea eta Donostia antzerki munduan murgiltzea du helburu.
Bigarren fasea (1998 – 2006)
Arazo ekonomikoek eragindako sei urteko etenaldiaren ostean, hainbat erakunderen laguntzari esker berreskuratu zen, hala nola, Espainiako Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udaleko Kultur Udal Patronatua. Horrela, 1998an bosgarren Antzerki Feria antolatu zen. Garai hartan, Lugaritz eta Gazteszena dFERIAko agertoki bihurtu ziren, eta horrek ordura arte ezagutu ez zen aniztasuna ahalbidetu zuen formatuetan.
Hirugarren fasea (2007- 2010)
2007an Victoria Eugenia eraberritu ondoren, antzerki emanaldi asko hor egiten hasi ziren berriz. Gainera, handiagotu egin zen dantzaren presentzia eta antzerki eta dantza feria bilakatu zen. Kaleko Arteak sartu ziren, berriz, feriaren programazioan. Arrakasta izan bazuten ere, krisialdi ekonomikoa iritsi zen 2008an, eta aurrekontu arazoak zirela-eta, aretoko proposamenetan jarri zen indarra.
Laugarren fasea (2011- 2018)
Feria bere jatorrietara itzuli eta udatik negura pasatu zen, eta aretoko ikuskizunak protagonista bihurtu ziren. Emanaldi kopurua hazi egin zen, baita akreditatu eta ikusle kopuruak ere. Jarduera paraleloek ere leku garrantzitsua hartu zuten, arte eszenikoetako profesionalen arteko topaketara zuzenduak. Aldi berean, euskararen presentziari bultzada eman zitzaion, inoiz ez bezalako euskarazko emanaldi kopuruak eskainiz.
25. urteurrena (2019)
2019. urtean dFERIAk 25 urte bete zituen. Kaleko antzerkia berreskuratu zen, feriaren aurreko asteburuan programazio zabala eta arrakastatsua eskainiz. Prezio politika eraldatu zen eta hiriko gune eszeniko nagusietan (Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean) abonamenduak eskaini ziren, ondorioz, Donostiako publikoaren fidelizazioa lortuz. Sektore profesionaleko erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanari esker, profesionalek ferian duten eremua tinkotu zen, hainbat egitasmorekin: topaketak, negozio foroak, koprodukzio proiektuak, tailerrak eta ikastaroak...
COVID-19 fasea (2020-2021)
2020. urtean COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiak gure bizimodua aldatu zuen, eta zuzenean eragin zion arte eszenikoen sektoreari. 2020ko dFERIA martxoaren 12an amaitu zen, konfinamenduaren atarian. Edizio arraroa samarra izan zen, normaltasunez burutu bazen ere (konpainia bakar batek, Fabio Liberti italiarrak, utzi zuen bertan behera funtzioa), giroan kezka nabaria zen. Feriara etorri ziren pertsona askok etxera itzulera aurreratzea erabaki zuten; mugak eta antzokiak ixten hasiak baitziren.
2021eko dFERIA oso berezia izan zen; “normaltasun berria” delakoaren etiketarekin egin zen lehen feria izan baitzen. Horregatik guztiagatik, dFERIAk osasun arloko agintariek ezarritako neurri guztiak bete zituen, jendearen eta artisten segurtasuna bermatzeko babes eta higiene neurri zorrotzak hartuz.
Gaur egungo etapa (2022-gaur egun)
2022ko dFERIA normaltasun osoz igaro zen eta pandemia aurreko ikusle zein profesional kopuruetara itzuli zen. Feriaren historiaren etapa berri bati ekin zitzaion eta 2024an 30 urte bete ditu.