Dual + Iraun + After The DropMarcat Dance, A. Elizaran & Neønymus, L. Montes & Mado Dallery
mar. 18 - mar. 19 2025 • 16:45
16 € (aldez aurretik: 14 € / 12 €)
Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa)
60 minutu
sarreren salmenta: otsailak 6 • 11:30
![](https://www.donostiakultura.eus/imgs/agenda/eventos/2025/dFERIA/VEA_Dantza/dFERIA-VEADantza-Dual__Florentino_Yamuza-web.jpg)
Hiru dantza pieza labur:
Dual, Marcat Dance
Dual lanean, Marcat Dance konpainiak bidaia emozionala eta sentsoriala egitera gonbidatzen du ikuslea, Javier de la Asunción eta Alesia Sinato dantzarien gorputzak mugimenduaren bitartez elkarrizketa intimoan murgiltzen diren bitartean. Beren lankidetza historia luzea oinarri hartuta, interpreteek gizakiaren dualtasuna aztertzen dute, loturaren edertasuna eta indibidualtasunaren konplexutasuna agertuz. Gorputz amalgama baten gisako loturatik adierazpen pertsonaleneraino, dantzariek esperientzia bisual eta oroitarazle batean murgiltzen dute publikoa. Arriskuak eta espazioaren esplorazioak garrantzi erabakigarria dute ikuskizunaren narratiba emozionalean.
2024ko azaroaren 30ean Sevillako Teatro Central antzokian estreinatu zen Afines lanaren bertsio laburra da Dual, espazio ez konbentzionaletarako egokitutakoa. Lanaren protagonistak Mario Bermudez eta Catherine Coury dira.
Koreografia, zuzendaria: Mario Bermudez Gil. Entseguen zuzendaria: Catherine Coury. Dantzariak: Alessia Sinato, Javier de la Asunción. Musika konposizioa: José Pablo Polo. Dramaturgia: Isabel Vázquez. Jantzien diseinua: Moises Nieto. Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil. Ekoizpen exekutiboa: Mamen B. Gil. Banaketa: Danzas del Mundo. Management: Claudia Morgana. Komunikazioa: Ángela Gentil
Iraun, Amaia Elizaran & Neønymus
Iraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko baita.
Sorkuntza honek, gainera, inprobisazioari espazioa uzten dio. Horri esker Iraun bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.
2025ean Amaia Elizaran konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du.
After The Drop, Lucía Montes & Mado Dallery
Hondamendiak inguratuta, errutina apatikora bultzatuta eta tentsioak itsututa. Aldaketa beharrak asaldatzen duen begizta sostengaezina.
Gorputzak materia moldagarri gisa tratatzen ditu After The Drop lanak. Erreala eta irudizkoa denaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsipena eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabehera.
Koreografoak eta interpreteak: Lucía Montes, Mado Dallery. Interpretazioa, lankidetza koreografikoa: Beatriz de Paz. Musika: Aire. Jantziak: Carla Paucar. Irudia: Rocío Aguirre