dFERIAra sektoreko profesional gisa joateko, beharrezkoa da akreditazioa lortzea.

Izan ere, akreditazioari esker lortu ahal izango duzu programatutako ikuskizunetara sarrera (edukiera arazorik ez badago), ekitaldi profesionaletara sarbidea eta ferian elkartzen diren kontaktuei buruzko informazioa eskuratzea.

Bi akreditazio mota daude:

Arte eszenikoetako profesionalak

Programatzaileak, banatzaileak, konpainiak, ekoizleak, etab.

2025ko dFERIAn izena emateko epea otsailaren 6etik otsailaren 24ra izango da.

Info eta akreditazioa

Komunikabideetako profesionalak

Komunikabideetako langileentzat akreditazioak.

2025ko dFERIAn izena emateko epea otsailaren 6etik otsailaren 28ra izango da.

Info eta akreditazioa