Jarduera profesionalak

Miradas Cruzadas Topaketa
Martxoak 16 · 9:30 + 12:00
Victoria Eugenia (Txina aretoa)
Topaketa itxiak
Miradas Cruzadas. Mujeres que corren con el futuro de la belleza topaketak, antzerkiaren eta dantzaren munduko emakumeak bilduko ditu dFERIAren markoan. Espazio kontzeptual bakar baten inguruan bildutako emakumeok, bizitzea tokatu zaien garaia aztertuko dute euren giza sentsibilitatea, sormena eta ibilbide profesionala oinarri hartuta. Hitz gutxitan azaltzeko, ahizpatasunetik abiatuta, zinez gai konplexua izango dute hizpide: krisi garaietan sortzeaz arituko dira. Arte eszenikoak, dantza eta antzerkia gure egunerokotasunaz hausnartzeko bitarteko gisa aztertuko dituzte, artea sarri adieraezinak diren emozioak eta sentimenduak helarazteko nola erabiltzen den jorratuko dute. Krisi garaietan, gainera, pentsamendu eszenikoak poztasun pixka bat, errukia, ametsak, zentzua eskain ditzake.
María Pagés Fundazioak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatutako topaketa.
1. Mahaia. Retos de las artes escénicas en tiempos trumpianos
09:30 -12:00. Moderatzailea: María Pagés (flamenko dantzaria, koreografoa, enpresaria eta kultur kudeatzailea)
Parte-hartzaileak: Marina Bollain (CDAEM-eko zuzendaria, eszena zuzendaria), Olga Pericet (flamenko dantzaria, koreografoa), Patricia Guerrero (flamenko dantzaria, koreografoa), Cristina Mora (Fuenlabradako kultura zinegotzia), IIona Goyeneche (kuradorea, kultur kudeatzailea, kazetaria), Angels Margarit (zuzendari artistikoa, koreografoa), María Goiricelaya (eszena zuzendaria, antzerkigilea, kultur kudeatzailea), Irene Pardo (Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria)
2. Mahaia. La crisis como vector de la creación
12:00 -14:30. Moderatzailea: Helena Salaberria (enpresaria, kuradorea eta kultur kudeatzailea)
Parte-hartzaileak: Mónica Runde (dantzaria), Astrid Jones (aktorea, abeslaria), Ana López-Asensio (kuradorea, kultur kudeatzailea, arduradun politikoa), Irene Tena (dantzaria), Magüi Mira (eszena zuzendaria, aktorea), Ana Morales (flamenko dantzaria, koreografoa), Guiomar Fernández (Ballet Nacionaleko zuzendari ordea), Marie-Christine Rivière (CNN Ballet de Biarritz).
Ongietorria
Martxoak 17 · 13:30
Tabakalera (Patioa)
Akreditazioarekin
Ongietorria dFERIAko zuzendaritzaren eskutik. María Pagés Fundazioak eta dFERIAk elkarrekin antolatutako
Miradas Cruzadas topaketan ondorioztatutakoa azalduko da. Bestalde, dFERIAko herrialde gonbidatuen ordezkarien aurkezpena egingo da, besteak beste, Alemaniako, Suitzako eta Austriako Enbaxadak eta Goethe
Institutua.
Ondoren, Roxana Küwenen Twenty Toes lana eskainiko da.
Sektore txokoa
Martxoak 17 · 14:30 - 16:00
Tabakalera (Patioa)
Akreditazioarekin
Espazio bat eskainiko da aurtengo dFERIAn parte hartzen duten profesionalek bazkari informal baten inguruan elkarren artean hitz egiteko aukera izan dezaten.

Negozio foroa
Martxoak 18 - 19 · 13:00 - 14:30
Tabakalera (Patioa)
Akreditazioarekin eta izen-ematearekin
- Koordinatzailea: Ana Belén Santiago
Programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gunea, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko. Bost minutuko topaketak egingo dira, artisten eta tokiko eta nazioarteko programazio arduradunen artean; solaskideak mahaietan banatuko dira, interes berak izan ditzakete lagunak elkartuta.
Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da dFERIAn akreditatua egotea eta baita izen-ematea ere. Izen emateko epea amaitu da.
Foroaren koordinatzailea solaskideak aukeratzeaz arduratuko da eta agente bakoitzari gehieneko bisita-kopurua ezarriko dio. Era horretan, elkarrekiko interesa bermatuko da eta alde guztien lana optimizatuko da.
Aurkezpena
Martxoak 16 · 17:00
Victoria Eugenia (Foyer)
- Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak Akademiaren deszentralizazioa eta nazioartekotzea aurkeztuko du.
Parte-hartzaileak: Cayetana Guillén Cuervo (Akademiaren presidentea), Eduardo Galán (Akademiaren lehendakariordea), Emilio Sosa (Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko American Theatre Wing erakundeko presidentea), Javier Molina (Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko The Actors Studio erakundeko zuzendari artistikoa).
ADGAEren XVI. Kudeaketa Artean Jardunaldiak
Martxoak 17 · 9:00 - 13:00
Tabakalera (Z aretoa), 1. solairua
Akreditazioarekin, edukiera bete arte
Arte Eszenikoak Banatu eta Kudeatzeko Enpresen Elkarteak (ADGAE) Kudeaketa Artean Jardunaldiak antolatzen ditu 2006az geroztik. Jardunaldi horiek sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzeko eta, oro har, arte eszenikoak eta, bereziki, banaketa garatzen lagunduko duten estrategiak formulatzeko esparrua dira. Edizio honetan, “Arte eszenikoen nazioartekotzea” izango da solasaldiaren ardatza. Aurkezpen batekin, mahai-inguru batekin eta ondorengo eztabaidarekin garatuko da Jardunaldia.
Moderatzailea: Susana Rubio (ADGAEko presidentea). Parte-hartzaileak: María Valls (internazionalizazioaren koordinatzailea Espainiako Antzoki Sarean), Carolina Ortega Ormaechea (biren agentea eta jasangarritasuneko aholkularia Aurora Nova-n, Alemania), María Belén Marinato (Berlin Performing Arts Programm artista independenteen plataformako nazioarteko eta eskualdeko harremanen kudeatzailea, Alemania), Toni González (internazionalizazioko aholkularia eta IETMren Zuzendaritza Batzordeko kide ohia)
Kasuen azterlanak
Martxoak 18 -19
Kutxa Fundazioa (Tabakalera, 1. solairua)
Topaketa itxiak
- Martxoak 18, 11:00 - 12:30. Arte eszenikoen kudeaketa Alemanian. Bertako zenbait jaialdi eta antzokirekin topaketa.
- Martxoak 19, 12:30-13:30. IBERESCENA, REDELAE, Estatu Batuetako Los Ángeles hiriko National Latinx Theater Initiative (NLTI) eragileekin topaketa. Parte-hartzaileak: Zaida Rico (IBERESCENA unitate teknikoko idazkari teknikoa), Olga Garay-English (Estatu Batuetako Los Ángeles hiriko National Latinx Theater Initiative- NLTI programaren zuzendaria), Gustavo Zidan (REDELAEko ordezkaria)

Neurrira egindako Topaketak
Martxoak 17 - 20 · 10:00 - 13:00
Victoria Eugenia (Anbigu)
Sinergiak bilatzeko asmoz, dFERIAk arte eszenikoen nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta elkarteen arteko topaketa laburrak errazteko gune bat proposatzen du.
Batzarrak
SAREA Batzar Orokorra
Martxoak 17 · 09:00 - 11:00
Egia Kultur Etxea
COFAE koordinakundearen biltzarra
Martxoak 17 · 09:00 - 13:00
Victoria Eugenia (Erabilera anitzeko gela)