Prentsa eta komunikazio akreditazioa
Feriaren berri eman nahi duten hedabide eta kazetariek izen-emateko inprimakia bete beharko dute. Inprimakia bete aurretik komenigarria da araudia irakurtzea. Behin beteta, dFERIAk izen-ematea baieztatu beharko du, baliagarria izan dadin.
2025eko dFERIAn izena emateko epea amaitu da
Komunikabideentzat araudia
Ikuskizunetara edota jardueretara joateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik dFERIAko Prentsa Bulegoarekin harremanetan jartzea.
- Ezingo da flashik erabili.
- Argazkiak ikuskizunaren lehenengo bost minutuetan egingo dira, antolakuntzak mugatutako gunea errespetatuz, eta inoiz ere ez eszenatokitik bertatik.
- Inongo ikuskizun edo jardueratan ezingo da mahaiko soinua hartu.
- Inondik ere kameraria edo argazkilaria ezingo dira eszenatokian sartu.
Akreditazioak, sarrerak eta gonbidapenak jasotzea
Prentsa akreditazioak dFERIA gunean jasoko dira, Okendo plazan, martxoaren 16ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera.