En mitad de tanto fuegoMiramedia
2024 martxoak 11 • 18:30
18 € / 15 € (aurresalmenta: 16 € - 14 €)
Hizkuntza: gaztelania - 80 minutu
Erosi SarrerakDesioa, gerra, desertzioa, boterea, indarkeria, aberria… Alberto Conejerok olerki epiko baten edertasuna, misterioa eta iluntasuna partekatzen ditu ikus-entzuleekin, eta horren bidez giza izaerarekin solasean aritzen da eta garai ezberdinak lotzen ditu. Iraganeko eta oraingo ahotsak konbinatzen ditu. Patroclo pertsonaiaren, Aquilesen arma-lagunaren, bitartez egiten du. Homeroren Iliadatik eta beste testu batzuetatik abiatzen den muntaketak literatura greko klasikoaren oinarrizko lan batera hurbiltzen gaitu.
Antzezlea, dramaturgoa eta zuzendaria. Hiru talentu handik aurkezten duten ikuskizuna gerra-kantu bat eta, aldi berean, biktimen aldeko oratorio bat da; “loria”, “ohorea” edo “aberria” ideiek edo hitzek gorputzetan eragiten dutenari buruzko bakarrizketa; gudu-zelaiko gogorkeriaz, baina, aldi berean, baita desioaren gogorkeriaz ere, ari den olerki iluna. Izan ere, Iliada hasten da elkar maite duten eta gerra hasi zenetik hamar urte igaro direnean gudu-zelaitik joaten diren bi gizonen desertzioekin. Troiako gerraz hitz egiten jarraitzen dugu oraindik ere sutan dagoelako.
Egilea: Alberto Conejero. Zuzendaria: Xavier Albertí. Antzezlea: Rubén de Eguía. Argi-diseinua: Xavier Albertí, Toni Ubach.
Espazioaren diseinua: Xavier Albertí. Zuzendari-laguntzailea: Adrián Novella. Teknikari-burua: Toni Ubach. Ekoizpen exekutiboa: Miramedia Universe SL. Ekoizpen-koordinazioa: Elena Martínez, Roser Soler. Ekoizpena: Bartzelonako Grec Festival, Miramedia Universe SL. Laguntzaileak: Teatros del Canal, Sala Beckett, Fabra i Coats, Kultura Ministerioa. Irudi grafikoa: María la Cartelera