Estreinaldia

mar. 18 - mar. 19 2025 • 16:30

16 € (aldez aurretik: 14 € / 12 €)

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

sarreren salmenta: otsailak 6 • 11:30

Victor, chef prestigiotsu bat, kritikari gastronomiko batek bisitatzen du bere jatetxean. Afarian, biek sukaldaritzaren artearen garrantziari eta luxuarekin eta esklusibotasunarekin duen harremanari buruzko gogoetak partekatzen dituzte. Bat-batean, kritikariak bere bisitaren benetako arrazoia azaltzen dio: giza haragiaren dastaketa bat antolatu nahi du mokofin anonimoen talde batentzat. Aurrekaririk gabeko proposamen zital horrek chefaren bizitza aldatuko du, baita, zeharka, bere anaiordearena eta bikotearena ere. Kartak mahaiaren gainean daude, eta dilema zerbitzatuta dago.

Exquisito obra izugarri probokatzailea da, moraltasunaren mugak aztertzen dituena. Thriller ukituak dituen tragedia garaikidea da, eta kasta boteretsuen pribilegioez, bakoitzak bere integritateari jartzen dion prezioaz, gizartean mailaz igotzea posible dela sinetsarazten diguten proposamen faltsuez eta gizarte izugarri bidegabe batean gure pribilegioak aldarrikatzen jarraitzeko geure burua zuritzen eta gotortzen dugun moduaz hitz egiten digu.

Informazio gehiago: Els Marquesets

Egilea: Rubèn Montañá, Toni Sans. Zuzendaritza: Toni Sans. Aktoreak: Marta Rosell, Montse Amat, Rubèn Montañá, Toni Sans. Argiztapenaren diseinua: Cesc Colomina, Sílvia Valls Batalla. Soinu-espazioa: Martí Guerrero. Eszenografia: Cesc Colomina, Els Marquesets. Figurinismoa: Els Marquesets. Ile-apainketa, makillajea: Raúl Herrera. Diseinu grafikoa: Rubèn Montañá. Argazkiak: David Ruano (estudioa), Laula Guerrero (eszena). Bideoa: Joan Riedweg. Produkzio laguntzailea: Alexandra González. Ekoizpena: Els Marquesets. Laguntzaileak: Badalona Cultura, Ateneu El Poblet. Esker onak: La Cubana, Jordi Milan, Núria García Amat, Josep Maria Sans, Teatre Tantarantana.