mar. 20 - mar. 21 2025 • 20: 18:30 / 21: 19:30

22 € / 16 €

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania - 100 minutu

Erosi Sarrerak
© Gustavo Castagnello

Antzezlanak 1994an Montevideon gertatutakoa du oinarri. ETAko kide izateaz akusatutako euskal herritarren estradizioak manifestazio jendetsu bat eta polizia-zapalketa bortitza eragin zituen, eta Filtro ospitaleko gertakariak gisa da ezaguna. Gertakari historikoa gogoratzea ez ezik, besteak beste asilo politikoaz, justiziaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egitea du helburu. 

Antzezlan dokumental bat da, askotariko materialak erreferentziatzat hartuta egina: ordezkarien ganberako transkripzioa, epaiketako zatiak, liburuak, ikus-entzunezko material dokumentala, egunkariak eta aldizkariak, elkarrizketak, etab.

Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya Antzezleak: Marcos Valls, Luis Pazos, Agustín Urrutia, Camila Parard Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza Argiztapen eta eszenografia diseinua: Claudia Sánchez Eszenografiaren sorkuntza: Pablo Achiverreaga, Gastón Ponzo, Jorge Nocetti (EMAD-en tailerretan) Jantziak: Malena Paz Musika eta bisualak: Ibon Belandia Soinu-espazioa: Ibon Aguirre Ekoizpena: La Dramática Errante (Xabino Alkorta), Sala Verdi Banaketa: Portal 71 Laguntzailea: Donostia Kultura

Laguntzailea

Donostia Kultura