¡Guapa!El mono habitado
XX. mendearen hasieran, fenomenoen ikuskizunek arrakasta handia izan zuten. Ikusleek ordaindu egiten zuten “izaki munstroak” ikusteagatik.
Orain izaki horietako bat, Mary, zeinari "munduko emakumerik itsusiena" eta emakume bizarduna deitzen baitzioten, agertokira igotzen da, bere istorioa kontatzera; barre egin, gozatu, eta desioak eta grinak zituzten emakumeak zirela ezagutaraztera.
Pertsonaia historikoak, pertsona arrotzak eta antzezle berak hitza hartzen ari dira edertasunaz, agerikoaz eta ezkutukoa hitz egiteko. Ikusten ez den edertasunari buruzko ikuskizuna, pertsonak ikusi gabe begiratzen dituzten pertsonei buruzkoa, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzkoa.
Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino. Testua: Raúl Camino. Zuzendaritza: El mono habitado.