2024 martxoak 11 • 13:30 + 14:00

Kutxa Fundazioa (4. Solairua Tabakalera)

20 minutu

Oharra

Soilik akreditazioarekin

La Declamación Muda Melania Olcina Yuguerok Jorge Moreno tronboi-jotzailearekin elkarlanean egindako proiektua da, eta soinu-espazioa parte duen zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du, musikaria eta honen instrumentua material koreografikoan oinarrizko zati gisa txertatuta.

Piezak haize-instrumentu baten soinu-bibrazioen eta horien aire-dinamikek eragindako gorputzaren arteko harremana bilatzen du. Modu horretan, belarri ameslariak formulatu gabeko ahots intimoa, airea besterik ez dena, entzuten du. Hasiera batean, piezak arnasaren erritmo intimoa esploratzen du, mugimenduaren jatorri eta inhalazio eta exhalazio bakoitzean etengabe berritutako musikaltasunaren eragile gisa. Arnasarekin hasten da, isiltasunaren ondorengo lehenengo fenomeno gisa, hatsaren eta airearen arteko hurbilketa modu intimoan adieraziz. Arnasketaren bitartez, izaki intimoaren sakontasunarekin, izaki aereo eta mugikariarekin, konektatzen da. Pieza bidaia bat da, gure izaki intimo eta sakonarekin konektatzeko ibilbide bat, eta airearen sugestio ezberdinen bitartez egiten du: hasperena, ufada, hatsa, arnasa, brisa, haizea, lurruna, haize-lasterra, etereoa, fluxua, bisutsa, enbata, urakana, zirimola, zikloia, zurrunbiloa, aldagoia, tifoia.

Ideia, koreografia, interpretazioa: Melania Olcina. Musika-konposizioa, interpretazioa: Jorge Moreno del Barco. Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso. Jantziak: Marisa Maggi. Argi-diseinua: Pilar Valdelvira. Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management). Laguntzaileak: Canal Dantza Koreografiako Zentroa, Pintoko Udala; Sharon Fridman Konpainia, Torrelodoneseko Udala.