2025 martxoak 17 • 11:30

16 € (aldez aurretik: 14 € )

Gazteszena (Egia)

100 minutu

Agortuta

Agortuta © Juan Carlos Toledo
© Juan Carlos Toledo

Luz Sobre las Cosas lanean ez dago iragartzen zaigun esplorazioan murgiltzeko maparik, ezta argumentua harilkatzen duen ildo nagusirik ere: soto ilun batera jaisten diren haurrak izango bagina bezala murgiltzen gara kutxa eszenikoaren iluntasunean, zer aurkituko duten jakin ez eta abentura ezezagunen bila ari diren haurrak bezala. Haurren plazer horrekin berarekin, itsumustuka eta desorientatuta, argirik gabeko gela familiar batean barrena ibiliko gara, lurralde aparteko eta txundigarri bihurtuko dena.

Sorkuntzaren errituala bertatik bertara jarraituko dugu, lagun ditugun artistek hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzen dituzten bitartean, zertarako eta zerbait berria sortzeko, agerian jartzeko. Amaieran, bakoitzak erabakiko du agerian jarritakoaren aurrean zer jarrera hartu.

Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert. Musika-konposizioa, soinu-espazioa: Miguel Marín Árbol. Antzezleak: Luna Sánchez, Alberto José Lucena, Guillermo Weickert. Zuzeneko musika: Miguel Marín Árbol. Argiztapen diseinatzailea: Benito Jiménez. Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey. Soinu-espazioaren diseinua; soinu murgiltzailea eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca. Jantzien diseinua: Victoriano Simón. Uhalgintza: Almogaverwork. Entseguetan laguntzailea: Noemí Álvarez Alonso. Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna. Produkzio zuzendaritza: El Mandaito Producciones S.L. Diseinu grafikoa: Noemí Álvarez Alonso. Argazkiak: Juan Carlos Toledo. Koprodukzioa: Mercat de les Flors. Laguntzaileak:  AAIICC Consejería de Cultura y Deporte. Junta de Andalucía. Egoitza artistikoan laguntzea: Laboratorio de las Artes de Valladolid (LAVA), La Térmica (CCC), Ayuntamiento de La Rinconada, Ayuntamiento Punta Umbría, La Noche del Patrimonio. Konplizitatean: Teatro Central de Sevilla

El Mandaito Producciones S.L.ren eta WWWEICKERTen ekoizpena da.