¿Quién nos disparó? Antz3rkiz & Pabellón 6
2025 martxoak 19 • 18:30
16 € / 12 €
Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu
sarreren salmenta: otsailak 6 • 11:30
¿Quién nos disparó? alegia bat da. Fantasia bat izateko benetakoegiak diren gertakarietan oinarrituta dago, baina, bada fantasia bat ere. Hauxe izan daiteke istorioaren hasiera: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten, eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten».
Desengainuari, beldurrari, emigrazioari, esplotazioari eta nonbait noizbait maite gaituztela sentitzearen itxaropenari buruzko alegia bat da.
Aktoreak: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Nagore Navarro, Leyre Berrocal, Juana Lor, Gaizka Txamizo. Testua: Alexandru Stanciu. Zuzendaritza: Ramón Barea. Soinu espazioa: Adrián Garcia de los Ojos. Eszenografia, jantziak: Betitxe Saitua. Bideo-espazioa: Iñigo Cobo. Argia: Edu Berja.