RednudesPikor Teatro
2025 martxoak 18 • 09:15
16 € (aldez aurretik: 14 € )
Hizkuntza: gaztelania - 65 minutu
Agortuta

Oharra
Lan honen euskarazko bertsioa martxoaren 17an antzeztuko da.
Nudeak, bideo eta argazki intimo konprometituak, lapurtuak, baimenik gabe publikatu eta sareetan biralizatuak. Ikasleen artean alarma eta gatazka gero eta handiagoak.
Instiko neska lagun bat desagertu da aztarnarik utzi gabe eta inork ez du kontatu nahi zer dakien. Publikatu! Publikatu!... Arrasto filtratuak.
Gure proposamenak kontsentimenduaren kulturara hurbildu nahi ditu gazteak, eta ikusarazi kultura horrek —sexuarekin ez ezik— lotura zuzena duela errespetuarekin, desioarekin, berdintasunezko harremanekin eta hautatzeko aukerarekin.
Eztabaida hau plazaratzen dugu mutil askok hartu duten defentsa jarrera lasaitzeko eta planteatzeko zeinen urgentea den gizonezkoek bat egitea gizonen eta emakumeen arteko berdintasun errealarekin. Konplizitatea da gakoa eta antzerkiak bidea erraztu dezake.
Ikuskizuna osatzeko, teknikari eta bitartekari ekipo batek landutako material didaktiko zabala prestatu dugu, lagungarri gerta daitekeelakoan antzezlana ikusi ondoren ikasgeletan gazteen arteko eztabaida piztu eta bideratzeko.
Pikor Teatroren RedNUDES , 13 eta 17 urte bitarteko publikoari zuzendutako areto ikuskizuna da. Tonua eta diskurtsoa gazteei zuzenduta dago baina jorratzen diren gaien gaurkotasunak eta tratamendu zuzenak helduak ere hausnarketara eramango ditu.
Interpreteak: Nerea Lizarralde, Ander Chamorro, Nagore Andrés, Josu Iriarte. Material didaktikoak: Oihan Martirena (AISE kolektiboa). Euskarazko bertsioa: Julia Martín Arteaga. Proposamen eszenografikoa: Sisu Kolektiboa. Soinu gunea: Marc Cano. Argiztapen diseinua: Javi Ulla. Jantziak: Carmen di Bella. Mikel de Quintana. Argazkiak: Carmen di Bella. Zuzendari laguntzailea: Iraitz Lizarraga. Proiektuaren koordinazioa: Miguel Olmeda, Pikor Teatro. Egilea: Xus de la Cruz. zuzendaria: Mikel Gómez de Segura.