2025 martxoak 17 • 16:45

16 € (aldez aurretik: 14 € )

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

Hizkuntza: gaztelania - 60 minutu

Erosi Sarrerak

Plataforma digitalak era fin eta limurtzailean erabiliz, Malichok bere biografia pertsonala arakatzen du eta, aldi berean, baita hiriaren biografia, arestiko oroimena eta orbain sakonak ere. Esperientzia honek leku magiko eta berezietan jartzen du arreta, topografia emozionala ezagutaraziz, guztiontzat beti desberdina den baina ezinbestean guztion topaleku bilakatzen den hiriarekiko harremana jorratuz.

Reminiscencia lanak zigilu paregabea du, izugarri pertsonala, eta, genero berri baten aldeko apustu gisa, entsegu dokumental biografiko oso sentikor, politiko, eta, aldi berean, intimo bat eskaintzen digu. Zer gertatuko da gure aztarnekin gu jada hemen ez gaudenean? Gure ahotsak geratuko al dira kaleetan, kanpo-memoria bateko karpeta batean bezala? Zer kontakizun egingo du Googlek gutaz jada hemen ez gaudenean? Berriro elkarrekin topo egin ahalko dugu? Berriko elkar ukitzeko moduan izango gara? Berriro maite dugun errealitatea elkarrekin oroitu ahalko dugu?

Sorkuntza, zuzendaritza, bideoa eta dramaturgia: Malicho Vaca Valenzuela. Antzezleak: Malicho Vaca Valenzuela, Lindor Valenzuela, Rosa Alfaro. Zuzendari laguntzailea: Ébana Garín Coronel. Administrazioa, ekoizpena eta banaketa: Ébana Garín, Luis Guenel, Roni Isola, Fundación Cuerpo Sur. Eskerrak: nire aitona-amonei.

Malicho Vaca Valenzuela Fundación Cuerpo Sur-eko artista elkartua da.