2025 martxoak 18 • 18:30

16 € / 12 €

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

sarreren salmenta: otsailak 6 • 11:30

© Bárbara Sánchez Palomero

Endredoz eta gezurrez betetako komedia tragikoa, hain tragikoa, ezen barre egitea besterik ez baita geratzen. Bizitzaren zailtasunei eta bere irteerei buruz hitz egiteko komedia.

Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste “ni” edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna.

Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel.

Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai.

Jakina, hiruretako, barkatu, lauretako inork ez daki gainerakoei zer gertatzen zaien, ezta haien etsipenak eta sekretuak zein diren ere. Hala ere, bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da.

Aktoreak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia / Candela Solé, Telmo Irureta. Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Eszena-espazioa: Fernando Bernués. Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapen diseinua: David Bernués. Musika: Mikel Laboa / Fernando Velázquez. Zuzendaritza laguntzailea: Laia Bernués. Teknika: Acrónica Producciones. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Administrazioa: Maite Gorrotxategi. Argazkiak: Bárbara Sánchez Palomero. Kartelaren diseinua: CDN (Emilio Lorente). Banaketa: Portal 71

Centro Dramático Nacional eta Tanttaka Teatroaren arteko ekoizpena.

Mikel Laboaren eta Fernando Velázquezen familiei esker on berezia.