2025 martxoak 20 • 20:30

20 € / 16 € / 12 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 70 minutu

sarreren salmenta: otsailak 6 • 11:30

Miren Barrena, Arte Ederretako profesionala, zirkuak eta arte plastikoek bat egiten duten mundu batean murgiltzen da, dituzten loturak aztertzeko prest. Haren bilaketan, Miren hainbat pertsonekin gurutzatuko da, esperientzia desberdinak bizituz. Hala, bere kezkak eta galderak islatuko ditu eskaiolaren bitartez. 

Horrela, istorioz eta mugimenduz beteriko gorputz hutsak sortuko ditu, espazio hutsei protagonismoa eskainiz. Gaur eta hemen, gure akrobaten trebetasun, ausardia eta berezitasunaz gozatuko duzu, materiaren degradazioaren, ENTROPIAren, konplize egiten zaitugun bitartean. Sortutako "nahas-mahasak" ez du atzera bueltarik. Gertatutakoa, gertatu da.

Artistak: Asvin Lopez, Toni Gutierrez, Miren Barrena, Alexander Sierra, Paloma Farga, Iñigo Arroyo, Olivia Bernardo, Matthias Elgeta, Dominika Kzymowska, Gema García, Miguel Guillen. Zuzendaritza: Lander Briones