Gaur emango zaio amaiera 2024ko dFERIAri
Emozioz beteriko egunen ostean, XXX. dFERIAk, askotariko proposamenak eta jarduerak biltzen eta hainbat ikuskizun mota barne hartzen dituen jaialdiak, amaiera emango dio programazioari azken eguneko antzezlan eta dantzekin.
Ikuskizunen artean, El patio de las moreras deiturikoaren erabateko estreinaldia izango da eta gaztelaniaz aurkeztuko da. Ostiralean eta larunbatean obra bera euskaraz ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean. Gelsomina Dreams ikuskizunaz ere goza daiteke, antzerki, dantza, zuzeneko musika eta zirku garaikideko elementuak uztartzen dituen ekoizpen italiarra. Horretaz gain, Pérez & Dislaren Vernosek ere, bi laguni buruzko obrak, erabateko estrenaldia egingo du.
dFERIAk sektoreko profesionalentzako jarduera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola Neurrira egindako topaketak, non konpainietako ordezkariek eta kultura-eragileek ezagutzak partekatu eta lankidetza-loturak sortu ahal izango dituzten.