Aniztasuna eta ziurgabetasuna nagusi dira dFERIAren bigarren egunean
XXX. dFERIA bere bigarren egunean barneratzen da ikuskizunak, jarduera profesionalak eta sektore publikoaren greba ardatz izango dituen programazio desberdin batekin.
Kontuan izan behar da euskal sindikatuek deitutako grebak dFERIAko gune eta zerbitzu batzuetan eragina izan dezakeela, eta azken momentuan programazioa bertan behera uzteko edo aldaketak egiteko aukera dagoela.
Hori jakinda, goizean Cielo Raso konpainiak Née aurkeztuko du Gazteszenan (Egia). Ikuskizun hau bakardadea, maitasuna eta absentzia aztertzen dituen proposamen poetikoa da. Antzoki Zaharrean indartsu dator Macho Grita, Compañía Nacional de Teatro Clásico eta EQMren koprodukzioa da eta Espainiako historia ikusezinera hurbiltzeko nahitik sortutako komedia musikala da. Gainera, Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusian Tanttaka Teatroaren Del color de la leche antzezlana izango da, familiarekin Ingalaterrako etxalde batean bizi den neska baten istorioa kontatzen duen obra.
Bestalde, dFERIAk antolatutako Negozio Foroarekin jarduera profesionalen programaziori jarraipena emango zaio. Honek programatzaileak, konpainiak eta arte eszenikoen elkarteak elkarlanerako eta garapen profesionalerako aukerak sortzeko gunea eskaintzen du. Topaketa labur eta dinamikoen bidez, parte-hartzaileek ideiak trukatu, proiektuak aztertu eta kontaktu-sarea zabaldu ahal izango dute.