dFERIAren 2024. edizioak jarraipena eman dio azken urteotan abian jarritako nazioartekotze-ildoari, batez ere Europari begira. Italia izan da edizio honetako herrialde gonbidatua, Istituto Italiano di Cultura di Madriden laguntzari esker. Horrek fruituak eman ditu, eta nazioarteko profesional akreditatuen kopurua nabarmen handitu da, ia %27 igo da.

2024.03.15
© Gorka Bravo

Gainera, nabarmentzekoak dira dFERIAn izandako maila artistiko altua eta proposamenen aniztasuna, dFERIA estatu mailako erreferente bezala kokatzen dutenak. Azkenik, publikoaren erantzunak eta akreditatuen mailak edizio biribil bat ondu dute.

dFERIAk sentsazio bikainekin itxi du XXX. edizioa. 14.157 lagun inguru joan dira antolatutako jarduera guztietara: 8.100 ikuskizunetara, batez beste % 81eko okupazio-mailarekin, eta 6.057 dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietara.

Akreditaturiko lagunen kopuruak dFERIAk izandako marka guztiak hautsi ditu eta 2023arekin alderatuz ia %13 igo da. Guztira, 614 profesional etorri dira Ferian lan egitea. Horietatik, 228 programatzaile, 76 banatzaile, 204 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 55 instituzio-ordezkari, 23 kazetari eta kritikari, eta 28 beste sektore batzuetakoak. Nabarmendu behar da nazioarteko profesionalen kopuruak ere hazkunde handia izan duela, % 27 ingurukoa, 2023ko datuekin alderatuta. Edizio honek nazioarteko 71 akreditatu izan ditu, eta horietatik 49 programatzaileak eta nazioarteko jaialdiak izan dira. Aipatzekoa da akreditatu hauen jatorria: Italia, Lituania, Ukraina, Finlandia, Eslovenia, Georgia, Norvegia, Txile, Uruguai, Kolonbia eta Brasil.

dFERIAren hurrengo edizioa 2025eko martxoaren 17tik 20ra bitarte egingo da.

Informazio gehiago: dFERIA