XXX dFERIA: irudia eta irekiera ikuskizuna
2023 abenduak 20 • 11:30
Datorren urteko dFERIA martxoaren 11 eta 14a bitartean emango da. Ane Pikaza interprete eta ilustratzailea izan da datorren feriako irudiaren sortzailea. Bertan, "gure gogoetek eta lanek ahotsa izateko askatasuna” irudikatu izan nahi du, “pizten gaituzten su horiek pentsamendutik agertokietara salto egin eta ikusleen begiradekin konektatu ahal izateko, mundu errealean eragina izateko".
El Centro Coreografico Nazionale / Aterballettok emango dio hasiera XXX.dFERIAri martxoaren 10ean, Victoria Eugenia Antzokian programatutako Yeled, Shoot Me eta Rapsody in blue piezek osatutako programa hirukoitzarekin. Sarrerak bihar, abenduak 21, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Informazio gehiago: