Lehen fasea

Feriaren lehenengo lau urteak, hain zuzen 1988 eta 1991 artean, neguan izan ziren; urtarrila amaieraren eta otsaila hasiera artean. Hasierako urte haietan egindako lanaren eta bigarren etapa batean egindakoaren artean desberdintasunak badiren arren, hasierako Feriaren espirituari eutsi zitzaion ondoren. Alde batetik, hastapenetatik merkatu berriak irekitzeko eta Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean egindako ikuskizun profesionalak sustatzeko lan egin da. Bestetik, hiriak eta hiritarrek feria bertatik bertara ezagutzea eta Donostia antzerki munduan murgiltzea du helburu.

Feriaren lehenengo etapa honetan, hiriko bi espazio eszeniko esanguratsuenak erabili ziren nagusiki: Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra. Dena dela, beste agertoki batzuetan ere izan ziren emanaldiak, ikuskizun eskaintza zabaltzeko (San Telmo Museoa, udaletxeko etxabea...). Hasierako urte haietan, proposamen eszenikoen eskaintza ahalik eta anitzena egin zen. Ezin daiteke esan kaleko antzerkia Feriaren funtsezko ardatza zenik, baina aretoetan programatutako ikuskizunekin batera, arreta berezia jarri zen kaleko animazioan. Gainera, antzerki munduarekin lotutako jarduera anitz ugari antolatu ziren: erakusketak, eztabaidak, eta abar.

.