XXX. dFERIA, inoiz baino nazioartekoagoa

dFERIAk jarraipena eman dio azken urteotan abian jarritako nazioartekotze-ildoari, batez ere Europari begira. Italia izan da edizio honetako herrialde gonbidatua, Istituto Italiano di Cultura di Madriden laguntzari esker. Lau izan dira Italiatik iritsitako konpainiak: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto, Brian Scalini , Fabiana Iacozzilli I Cranpi eta Compagnia blucinQue.

Edizio honetan parte hartu duten 25 konpainiek 25 ikuskizun aurkeztu dituzte, 34 funtziotan. Ikuskizunen kopuru handi bat (% 60) estreinaldiak izan dira modu batean edo bestean. Diziplinei dagokienez, % 52 antzerkia izan da, beste % 44 dantza eta % 4 diziplina anitzak.

Gelsomina Dreams. Compagnia blucinQue. (Argazkia: Gorka Bravo).

Akreditaturiko lagunen kopuruak dFERIAk izandako marka guztiak hautsi ditu eta 2023arekin alderatuz ia % 14 igo da. Guztira, 614 profesional etorri dira Ferian lan egitea. Horietatik, 228 programatzaile, 76 banatzaile, 204 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 55 instituzio-ordezkari, 23 kazetari eta kritikari, eta 28 beste sektore batzuetakoak. Nabarmendu behar da nazioarteko profesionalen kopuruak ere hazkunde handia izan duela, % 27 ingurukoa. Edizio honek nazioarteko 71 akreditatu izan ditu, eta horietatik 49 programatzaileak eta nazioarteko jaialdiak izan dira. Aipatzekoa da akreditatu hauen jatorria: Italia, Lituania, Ukraina, Finlandia, Eslovenia, Georgia, Norvegia, Txile, Uruguai, Kolonbia eta Brasil.

Datu nagusiak

  • 14.200 parte-hartzaile baino gehiago
  • 25 konpainia, 34 funtzio, 30 ordu oholtza gainean
  • 614 profesional, 18 prentsaurreko, 8 eszenatoki

2024ko gaia: Utopia

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Feria, hitzordu saihetsezina eta erreferentea da arte eszenikoetako profesionalentzat. Martxoaren 11 eta 14 bitartean jarduera profesionalak eta ikuskizunak txandakatu dira, Donostia arte eszenikoen epizentro bihurtzeko.

Klik bakarrean

Feriaren hasiera. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Feriaren hasiera. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Masterclass Iratxe Ansa eta Igor Bacovich (Argazkia: Gorka Bravo).

Masterclass Iratxe Ansa eta Igor Bacovich (Argazkia: Gorka Bravo).

Jarduera profesionalak

Dferiaren baitan emanaldiez gain, hainbat jarduera profesional ere egin dira.

  • Miradas Cruzadas Topaketa
    Las artes escénicas en acción topaketak sektoreak aurre egin beharreko erronkei eta arte eszenikoen etorkizunari buruzko hausnarketarako guneak sortzeko premian du sorburua. Topaketa hau Donostia Kulturaren eta María Pagés Fundazioaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta bi mahai tematiko itxietan garatu da: Antzerki mahaia. El Teatro, patrimonio y herencia común en la era de la inteligencia artificial eta Dantza mahaia. ¿Por qué es necesario programar danza?
  • Masterclass: Metamorphosis Method I Iratxe Ansa + Igor Bacovich
    Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek sortutako lan-metodologian oinarritutako tailerra dantzako profesionalei eta maila aurreratuko ikasleei zuzendua dago.
  • Negozio Foroa
    Programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gunea, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko. Bost minutuko topaketak egin dira, artisten eta tokiko eta nazioarteko programazio arduradunen artean; solaskideak mahaietan banatu dira, interes berak izan ditzaketen lagunak elkartuta.
  • Kalez kale topaketak
    dFERIAk irauten duen bitartean topaketa ez formalak izan dira konpainien eta kultur eragileen artean, haien artean Ibilbideak hirian zehar, jakintza trukatzeko eta etorkizuneko elkarlan bideak sortzeko.
  • Aurkezpenak
  • Topaketak

Konpainiak

  • Alberto San Juan, Cía Nacional de Teatro Clásico, EQM
  • Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Aterballetto-Centro Coreografico Nazionale
  • Cía Analógica
  • Cidanz Producciones
  • Cielo rasO
  • Compagnia blucinQue
  • Compañía Perbacco
  • El mono habitado
  • Erre Produkzioak
  • Fabiana Iacozzilli I Cranpi
  • Fernando López & Germain Boungou
  • María de Melo Producciones
  • Melania Olcina
  • Miramedia
  • Khea Ziater
  • Kukai Dantza + Jesús Rubio Gamo
  • Kulunka Teatro
  • La Bella Otero
  • Lasala
  • Pérez & Disla
  • Tanttaka Teatroa
  • Vaivén Producciones

Bihar arte soilik. Erre produkzioak. (Argazkia: Gorka Bravo).

Bihar arte soilik. Erre produkzioak. (Argazkia: Gorka Bravo).

La sed del minotauro. Khea Ziater. (Argazkia: Gorka Bravo).

La sed del minotauro. Khea Ziater. (Argazkia: Gorka Bravo).