Mi deudaHika Teatroa
Estreinaldia
2025 martxoak 19 • 09:15
16 € (aldez aurretik: 14 € )
Hizkuntza: gaztelania - 80 minutu
Erosi Sarrerak
Rosa eta Jon bikote dira aspalditik. Gaur, Rosa aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin hitz egin du eta ulertu dio Jonek beraiekin bizitzera gonbidatu duela. Rosak kargu hartu dio Joni. Bien bitartean, Jon gorbata koadroduna bilatzen itsututa dago. Are gehiago, Rosari eskatu dio pijama kentzeko eta soineko loreduna janzteko. Joan beharra daukate, baina ematen du ezer ez dagoela bere lekuan. Etxea hankaz gora edukitzeaz gain, badirudi bizitza dela nahaspilatu zaiena. Lorek normaltasunera itzultzeko borrokatzen du, baina sentitzen du lurpean hondoratzen dela eta laguntzeko prest duen esku bakarra amarena dela. Lorek, orduan, lurpean bizitzea erabakitzen du, azal lodiko sator bihurtuta.
Informazio gehiago: Hika Teatroa
Egilea, zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Gaztelaniazko itzulpena: Agurtzane Intxaurraga. Antzezleak: Vito Rogado/Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran. Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola. Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga. Jantzien diseinua: Xabi Mujika, Ikerne Giménez. Kanpoko begirada (jantziak eta eszenografia): Ikerne Giménez. Soinu diseinua: Haritz Lete, Agurtzane Intxaurraga. Argien diseinua: Xabier Lozano. Diseinu grafikoa: Santos Bregaña. Eszenografiaren errealizazioa: Raúl Arraiza. Jantziak konpontzea: Nati Ortiz de Zarate, Inma Gómez, KKUM. Grabaketa estudioa: Lera estudioa. Promo bideoak: Ugaitz Albisu, Acrónica Producciones. Argazkiak: Asier Corera, Renata L. Etanowski. Arduradun teknikoa: David Bernués. Talde teknikoa: Acrónica producciones. Administrazioa: Asun Etxeberria. Komunikazioa, banaketa: Nagore Martinez. Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa.