Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantánLa Dramática Errante
Oharra
Lan honen euskarazko bertsioa martxoaren 15ean antzeztuko da.
Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán nork bere mugak gainditzeari, samurtasunari eta bihozberatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarriak eta “heriotza ona” ardatzat hartuta, La Dramática Errante konpainiaren antzezlan berria aita batek eta alaba batek Europa osoko ibilbide zaharrenean, Donejakue Bidean, egingo duten bidaia da.
Heriotzari buruz hausnartzea proposatzen diguten istorioen gurutzaketa bat da. Mundu hau minez utzi zuten pertsona guztiei aitortza egiten die eta bizitzaren azken etapa honetan laguntzen duten beste horiek guztiak besarkatzen ditu.
Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya Euskarazko bertsioa: Patxo Tellería Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza, Xabino Alkorta Antzezleak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sánchez, Idoia Merodio Eszenografia: David Pascual Bisualak: Estudio Gheada Jantziak: Daniel F. Carrasco Argiztapen diseinua: David Alcorta Soinu-espazioa: Ibon Aguirre Birako teknikaria: Alaine Arzoz, Endika Príncipe Komunikazioa: NOIZ labo Ekoizpena: La Dramática Errante Banaketa: Portal 71