Todo este ruido + Trïade + Seu aquíQabalum, Colectivo Glovo, Colectivo Banquet

Hiru dantza pieza labur:
Todo este ruido, Qabalum
Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak.
Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.
Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete. Dantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron]. Laguntza teknikoa: Liberam Technologies. Jatorrizko musika: VV.AA., composición de Diego Pazó. Jantzi konponketak: Eva María González. Argazkiak: Ioar Labat, Bárbara Fernández, David Mendizábal. Bideoa: Bárbara Fernández, David Mendizábal. Dosierra eta jatorrizko testua: Diego Pazó. Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López, Martxel Rodríguez. Banaketa: Patty Hinchado. Eskerrak: Centro de Danza de Zaragoza, Festival Pies Para Qué Los Quiero, Festival Cuerpo Romo, Sortutakoak - Dantzagunea, DNA 2024 - Gobierno de Navarra, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, Universidad San Jorge, Harrobi Gaztelekua & CRJ Baragazte.
Trïade, Colectivo Glovo
Jainkoak hiltzat eman zituen eta zenbait emakumeri sinbolo zaharrez ahalduntzea ahalbidetu zien gizarte bat izan zen behin. Emaitza kode independente eta positroniko bat izan zen, barrean, algaran, konplizitatean eta hizkuntza propioetan oinarritutakoa.
Trïade lanaren abiapuntua elkartzeko, batzeko eta dantza egiteko beharra da, zaintzatik eta entzutetik abiatutakoa, non eta emakumeen genealogia bat, ordena sinboliko pertsonal eta independente bat emango duen emakumeen espazio batean, inspiraziotzat ilargiaren triadak planteatzen duen betiereko itzulera hartuta: bizitza, heriotza eta birsortzea. Espazio ez konbentzionalerako formatu laburreko pieza bat da, eta erritual izaera nabarmena dauka, bai eta arbasoak eta sustraiak gurtzekoa ere.
Sorkuntza, zuzendaritza: Esther Latorre, Hugo Pereira. Antzezleak: Esther Latorre, Sybila Gutiérrez, Paula Serrano. Musika: Baiuca, Mercedes Peón. Jantziak: Adolfo Domínguez. Laguntzaileak: Agadic · Xunta de Galicia · INAEM · Ministerio de Cultura · Gobierno de España · Danza a Escena · A Casa Vella · L’Estruch Fàbrica de Creació Egonaldiak: DANTZALABEA · Teatro Barakaldo · Bienal Danza Contemporánea
Seu aquí, Colectivo Banquet
Mugimenduaren poetika ardatz, topaketa, diziplina, manipulazioa, espazio bat lortzeko bizi borroka eta lankidetzaren bilaketa bezalako kontzeptuak jorratzen dira, zertarako eta balizko komunitate bat sortzeko.
Seu aquí metodologia partekatu eta ekitatibo baten sormenezko emaitza da, abiapuntu komun batetik sorkuntzara hurbiltzeko modu bat, protagonistak artista gazte gisa proiektatzea helburu hartuta.
Jatorrizko ideia: Colectivo Banquet. Koreografia, dantzariak: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco, Daniel Rodríguez Cover, Aurora Costanza. Kanpo begirada, soinu espazioa: Mauricio Pérez Fayos.
Centro Cultural Eduardo Úrculo, Centro Coreográfico María Pagés eta La Nave del Duenderen laguntzarekin.