XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu

2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena. Gainera, dFERIAren aurreko astean, Atelier for Young Festival Managers programa burutu zen, mundu osoko eta diziplina guztietako jaialdi artistikoetako gazte liderrak bildu zituen trebakuntza eta lidergo programa.

dFERIAk sentsazio bikainekin itxi du XXXI. edizioa. 17.749 parte-hartzaile izan dira antolatutako jarduera guztietan: 10.482 ikuskizunetan, batez beste % 85eko okupazio-mailarekin, eta 7.267 dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietan.

Gelsomina Dreams. Compagnia blucinQue. (Argazkia: Gorka Bravo).
Danse Macabre, Martin Zimmermann (Argazkia: Gorka Bravo)

Akreditatutako pertsonen kopuruak dFERIAren marka guztiak gainditu ditu; mugarri bat eta era berean izugarrizko erronka izan da erakundearentzat; 2024an baino %16 gehiago hazi baita, 712 profesional akreditatuta. Horietatik, 300 inguru programatzaile, 84 banatzaile, 175 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 84 instituzio-ordezkari, 17 kazetari eta kritikari, eta 52 beste sektore batzuetakoak. Aipatzekoa da dFERIAn nazioarteko profesional kopurua % 114 igo dela 2024arekin alderatuta. Edizio honek nazioarteko 152 akreditatu izan ditu (2024an 71 izan ziren), eta horietatik 88 nazioarteko jaialdietako programatzaileak eta ordezkariak izan dira. Kontinente guztietako 40 herrialde baino gehiago ordezkatzen dituzte.

Datu nagusiak

  • 17.749 parte-hartzaile baino gehiago
  • 33 konpainia, 34 funtzio, 37 ordu oholtza gainean
  • 712 profesional, 27 prentsaurreko, 8 eszenatoki

2025eko gaia: Esplotazioa

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Feria, hitzordu saihetsezina eta erreferentea da arte eszenikoetako profesionalentzat. Martxoaren 11 eta 14 bitartean jarduera profesionalak eta ikuskizunak txandakatu dira, Donostia arte eszenikoen epizentro bihurtzeko.

Klik bakarrean

Feriaren hasiera. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Feriaren hasiera. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Masterclass Iratxe Ansa eta Igor Bacovich (Argazkia: Gorka Bravo).

Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad?, Tanttaka. (Argazkia: Gorka Bravo).

Jarduera profesionalak

dFERIAren baitan emanaldiez gain, hainbat jarduera profesional ere egin dira.

  • Miradas Cruzadas Topaketa
    Emakumeak edertasunaren etorkizunarekin korrika topaketak arte eszenikoen munduko 15 emakume bildu ditu espazio kontzeptual bakar baten inguruan, bizitzea tokatu zaien garaia aztertzeko asmoz euren giza sentsibilitatea, sormena eta ibilbide profesionala oinarri hartuta. Topaketa bi lan-mahaitan banatu zen, Arte eszenikoen erronkak Trumpen garaiotan eta Krisia sorkuntza-bektore gisa, eta, bertan, ahizpatasunetik abiatuta, krisi garaietan sortzearen gai konplexua jorratu zuten bildutako profesionalek.
  • Negozio Foroa
    Programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gunea, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko. Bost minutuko topaketak egin dira, artisten eta tokiko eta nazioarteko programazio arduradunen artean; solaskideak mahaietan banatu dira, interes berak izan ditzaketen lagunak elkartuta.
  • ADGAEren XVI. Kudeaketa Artean Jardunaldiak
    Arte Eszenikoak Banatu eta Kudeatzeko Enpresen Elkarteak antolatutako jardunaldia "Arte eszenikoen nazioartekotzea" izan du hizpide
  • Aurkezpenak
  • Topaketak

Konpainiak

  • Amaia Elizaran & Neønymus
    Chipi La Canalla
    Cidanz Producciones
    Colectivo Banquet
    Colectivo Glovo
    Dance On Ensemble
    Els Marquesets
    Haatik Dantza
    Hika Teatro
    Iker Karrera
    Karin Schäfer
    La Chivata Teatro
    La Dramática Errante
    La Teta Calva
    Les Impuxibles & Pablo Messiez
    Lucía Montes & Mado Dallery 
  • Malicho Vaca Valenzuela
    Marcat Dance
    Martin Zimmermann
    Osa + Mugika
    Oscar Perfer & María José de Bustos
    Pabellón 6 
    Pikor Teatro
    Producciones Inconstantes
    Puntocero Company
    Qabalum
    Roxana Küwen
    Sutottos
    Tanttaka Teatroa
    Wwweikert & El Mandaito Prod.
    Zirkuss 

Bihar arte soilik. Erre produkzioak. (Argazkia: Gorka Bravo).

Zirkuss konpainiaren aurkezpena. (Argazkia: Gorka Bravo).

La sed del minotauro. Khea Ziater. (Argazkia: Gorka Bravo).

Ongietorria, Tabakaleran.  (Argazkia: Gorka Bravo).