Danse MacabreMartin Zimmermann
Danse Macabre Martin Zimmermann koreografo eta artistaren sorkuntza berria da. Azken hogei urteetako dimentsio anitzeko bere lanaren jarraipena da. Danse Macabren, Zimmermannek hiru pertsonaia tragikomiko eta hauskor aurkezten ditu: arau sozialetik aldendu dira eta leku eta une berean daude beren atsekabean. Agertokiak zabortegi abandonatu bat dirudi, non berrerabilgarria edo degradagarria ez den guztia baztertzen den. Infernu tankerako toki horretan, hirukote ezohikoa bere bizitza berregiten hasiko da.
Zimmermannen aktore gogokoenek antzeztutako hiru pertsonaiek beren arteko ezbehar eta zailtasun gogorrei aurre egin beharko diete, eta ez diote altxatzeari, beren onera etortzeari eta ezohiko konponbideak asmatzeari utziko. Patuaren komunitate hauskor honen gainean beste irudi bitxi bat dago: heriotza. Martin Zimmermannek antzeztua, eszenan nahasten da txotxongilolari bihurri bat bezala, baina ikusezina da pertsonaientzat. Pertsonaiek, beraz, ez dakite ziur etengabe aurrez aurre dituzten aldaketak eta erronkak kanpotik datozen edo beren historiaren eta barne-munduaren parte diren. Danse Macabren, pertsonaiak bizirauteko borrokatzen dira, eta umoreak bakarrik salba ditzake.
«Nire umorea tristuraren forma barregarria da. Puntu komikora iritsi arte esajeratzen da eta horrela gainditzen da. Niretzat alderdi tragikomikoak deabruak hartutako boterearen indarra du: erradikala, garratza, gaiztakeriari emana da, baina bihurria, zehatza eta enigmatikoa ere bai. Dimentsio-aniztasun horrek inspirazio eta abiapuntu gisa balio dit nire lanerako». Martin Zimmermann
Fisikoki, sozialki eta existentzialki gizartearen bazterretan dauden eta haren «erdiguneari» buruz asko kontatzen diguten giza irudiak interesatzen zaizkio Martin Zimmermanni, eta Danse Macabren interes hori lantzen jarraitzen du. Bazter horien kokapen zehatza erdigunetik definitzen da eta «bazterreko» hitzak, oro har, esan nahi du zerbait jada ez dela beharrezkoa, ez dela gainerakoaren parte eta edozein unetan bereiz daitekeela gainerakotik. Gizarte-egiturak gero eta gehiago ari dira desegiten, eta pertsonak gero eta gehiago bizi dira beren aukerako komunitateetan, beren gizarte-premiak asetzeko antzeko jarreretan oinarrituta. Hori da eszenatoki ideala. Pertsonek mugitzeko eta erabakitzeko askatasuna izatea eskatzen du horrek, baina. Biziraupen existentziala lehentasuna denean, komunitateak ez dira arrazoi ez-materialak direla-eta eratzen; aitzitik, gogoeta estrategiko eta materialak dituzte bereizgarri. Pertsonak jada ez dira elkartzen antzeko bizi-perspektibak, helburuak eta desioak oinarri hartuta, etsai komuna baizik: bazterkeria, arriskua, heriotza.
Kontzeptua, zuzendaritza, koreografia: Martin Zimmermann Sorkuntza eta interpretazioa: Tarek Halaby, Dimitri Jourde, Methinee Wongtrakoon, Martin Zimmermann Musika-sorkuntza: Colin Vallon Antzerkigintza: Sabine Geistlich Eszenografia: Simeon Meier, Martin Zimmermann Lankidetza artistikoa: Romain Guion Garapena, koordinazio teknikoa: Ingo Groher Dekorazioa: maisondelaculture de Bourges (Nicolas Bénard, Lucas Bussy, Jules Chavigny, Jean-Christophe David, Luc Renard, Joao De Sousa, Eric Vincent), Andy Hohl Jantziak: Susanne Boner, Martin Zimmermann Argiztapenaren diseinua: Sarah Büchel Soinuaren diseinua: Andy Neresheimer Dekorazioaren monitorizazioa: Thierry Kaltenrieder Jantzigintza: Susanne Boner Pintura: Michèle Rebetez-Martin Sorkuntza-zuzendaritza: Roger Studer Argiztapen-zuzendaritza: Sarah Büchel, Jan Olieslagers, Ueli Kappeler Soinu-zuzendaritza: Franck Bourgoin, Andy Neresheimer Eszena-zuzendaritza: Roger Studer, Mateu Pascual Labourdette Argazkia: Nelly Rodriguez, Basil Stücheli Administrazioa, banaketa: Alain Vuignier Nazioarteko produktorea: Claire Béjanin Komunikazioa: Manuela Schlumpf Bulego teknikoa: Ueli Kappeler
Produkzioa: MZ Atelier Koprodukzioa: Fund of Reso – Dance Network Switzerland – Laguntzaileak: Pro Helvetia, Swiss Arts Council • Kaserne Basel • Kurtheater Baden • Le Volcan, scène nationale du Havre • Les Théâtres de la Ville de Luxembourg • L’Odyssée — Périgueux • maisondelaculture de Bourges / scène nationale • Opéra Dijon • Theater- und Musikgesellschaft Zug • Théâtre de Carouge • Zürcher Theater Spektakel Babesleak: BvC Stiftung • Elisabeth Weber Stiftung • Ernst Göhner Stiftung • Fachausschuss Tanz & Theater BS / BL • Stiftung Corymbo
Eskertza berezia: Leonie-Sophie Kündig, Daniel Kündig, Schauspielhaus Zürich