2025 martxoak 18 • 17:00 + 23:00

16 € (aldez aurretik: 14 € )

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: gaztelania - 60 minutu

Erosi Sarrerak

Ez dago zertan liburuak erre kultura suntsitzeko. Jendeak horiek irakurtzeari uztea lortu besterik ez dago

Xavo Giménez: "Zentzuzko hitz horiek ez dira nireak, Ray Bradbury poetarenak dira. Haren eleberri batean dago oinarrituta obra unibertsal hau, bada. Kontakizun distopiko horrek hirurogeita hamar urte ditu, baina jo eta su jarraitzen du. Bizi garen munduak zoriontasun etengabea eta entretenimendua ditu bereizgarri, eta Montag suhiltzaileak liburuak erretzen ditu. Irakurtzea debekatuta dago. Mundu honetan, jada ez dago portxerik eta kulunkaulkirik etxeetan. Kremailerak botoia ordeztu du. Pertsonek janzteko zuten ordu hori, malenkoniarako ordu hori amaitu egin da. Ikastetxeetan, orain, korrikalariak, jaurtitzaileak, kolpekariak, jauzilariak, abiadura-lasterkariak, banatzaileak, hegalariak edo igerilariak prestatzen dituzte, irakasleen, jakintsuen eta sortzaileen ordez. Sua distiratsua da. Sua garbia da. Jendeak ez du ez izenondorik ez aditzondorik behar. Irabaz ditzakeen lehiaketak behar ditu". 

Zer gertatzen da suhiltzaile batek egun batean, ustekabean, liburu bat etxera eramaten badu erre beharrean. 

Bertsioa: Xavo Giménez. Dramaturgia: María Cárdenas. Zuzendaritza: María Cárdenas, Xavo Giménez. Aktoreak: Xavo Giménez, Carles Chiner. Musika konposizioa: Carles Chiner. Soinu eta argiztapen diseinua: Cotu Peral. Ekoizpena: La Teta Calva. Banaketa: a+ Soluciones Culturales